Lehendabiziko Galderak

Nola egiten diozu aurre ikerketari?


Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?


Zeintzuk izan daitezke erronkak?

Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?

Zer espero duzu ikastea?



Nola egiten duzu irakasle izaten ikasteko? edo Nola egiten duzu unibertsitatetik kanpo ikasten duzuna, egiten duzuna eta interesatzen zaizuna irakasle izaten laguntzeko? Bi galdera hauek entzun ditudanean hasieran burura etorri zaidana da ikerketa hau ez zela zaila izango baina erratuta nengoen. Irakaslea gaiari buruz hizketan hasi denean eta hobeto azaldu duenean zeregina  ohartu naiz agian guk pentsatzen dugun baino zailagoa dela.
Alde batetik, askotan ez gara konturatzen besteek zuk ikusten duzuna ikustea zaila dela, orduan lehenengo galderari erantzuteko oraindik ez naiz gai. Badakit irakaslea izaten jakiteko denbora eskaini behar diozula eta esperientzia behar-beharrezkoa dela,  ez du balio ikasgaietan ikasten duzunarekin bakarrik. Izan ere, ikasgaietan gauza asko ikasten dituzu, adibidez, umeen lekuan jartzea, zergaitik duten jarrera hori kasu konkretu batean… Baina horrekin nahikoa da? edo praktikara eraman behar da?


 Beste aldetik, normalean kanpoan ikasten duzuna zure interesa pizten du eta gustorago ikasten duzu, horregatik askotan informazio gehiago bilatzen duzu eta inoiz imaginatu dituzun gauzak ikasten dituzu. Modu honetan, gai horri buruz ezaguera gehiago lortzen  eta ohartu gabe praktikara eramaten duzu, adibidez arazoak ebazteko edo gure kasuan haurrekin erabiltzeko. Guk pentsatzen dugun baino gehiagotan  esperientzietan ikasten dugunarekin ikasketetan erabiltzen dugu, adibidez lan baterako edo klasean bidaltzen diguten ariketa bat egiteko.
Etorkizunean,  gure helburu nagusiena umeek ikastolatik kanpo ikasten dutena ikastolan erabiltzea izan behar da. Normalean ikastolan ikasten duguna gure eguneroko bizitzara eramaten dugu, baina kontrakoa egiten dugu? Zergaitik ez? Hori eginez gero gure aldamenekoei lagundu ahal diegu eta horrela denok ikasiko dugu besteengan.
Amaitzeko, ikerketa- tailer honetan egingo dugunarekin esperientzia berriak ikasiko ditugula eta ikasketetan oso lagungarria izango zaigula uste dut.


No hay comentarios:

Publicar un comentario