Berritze guneak


     Berritze-guneek IKT arloan izugarrizko nagusitasuna dute. Bertan ikastetxe itunpekoak (ikastolak) eta publikoak biltzen dira, guztira 32 ikastetxe eta hamar aholkulari ingurune bakoitzeko.

       Hezkuntza saiak berrikuntza hauek guztiak aurrera eraman ahal izateko, berritze guneen bidez burutzen dute lana. Hezkuntza saian, legeak, proiektuak, etab. daude. Hala eta guztiz ere, IKT arloa sare-hezkuntzarekin dago zuzenean lotuta. Azken honek hainbat proiektu ditu; hala nola: EIMA eta heldutasun proiektua. Garrantzitsua da aipatzea, egun, informazio teknologietatik, ezagutzaren teknologietara igarotzen ari garela, IKT-etatik AET-etara alegia.

   Hau guztia esan ondoren, azpimarragarria da, Europako Konpetentzia Digitalerako markoak DIGCOMP izena duela eta honen bidez irakasle batek behar dituen gaitasunak zein diren ezartzeko aukera ematen digu.

      Halaber, aipagarria da hezkuntza saiak zuen programa, “Premia” izenekoa. Hau, 2000.urtean martxan jarri zen, eta bere xedea hezkuntza barruan IKT-ak bultzatzea izan zen. Atal desberdinak ditu bere baitan, eta urteak igaro ahala, geroz eta gehiago hornituz joan zen: oinarrizko sare lokala, hornidura informatikoa, irakasle gunea, etab.
            
      Horrez gain, Hezkuntza saiaren ibilbidea eskola 2.0-n hasi zen. Hau abian jartzeko, ordenagailu eta arbel digitalak banatu ziren esaterako. Eskola 2.0 2010etik-2011ra bitarte gauzatu zen eta honek, LH5.mailatik hasi eta DBHko bigarren mailara bitarteko ikasgelak jasotzen zituen. Lau urteetan zehar burutu zen eta irakasle guztiek prestakuntzarako formazioa jaso zuten, hain zuzen ere, berritze guneetan eskaintzen dena. Hala ere, aipatu behar da, ordutik aurrerapen ugari jaso dituela eta egun, Lehen Hezkuntzako bigarren ziklotik hasi eta DBH-ko laugarren mailara arte bideratu dela. Eskola 2.0 proiektuarekin lortu nahi zena, KONEXIOA zen eta gaur egun hori asko hobetu da.
      Eskola 2.0ren ondoren Sare-hezkuntza gelan (SGH) proiektua sortu zuten. Proiektu hau, hezkuntza saiak duela hiru urte jarri zuen martxan eta bertan ez dira eskola guztiak sartzen. SGH-ren xedea, gelan baliabide digitalak erabiltzea da eta material berriak sortzea. Hala ere, eskola guztiak ez daude prest modu honetan lan egiteko eta beraz ez daude proiektuan integraturik. Bi deialdi burutzen dira, bata ikastetxe publikoentzat eta bestea ikastolentzat, eta bertan dirua eskaintzen zaie ikastetxeei proiektua aurrera eraman dezaten.

        Azkenik ordea, IKT-ren heldutasun eredua kokatzen da. Honek egiten duena zera da, eskolak mailakatzen ditu, kontuan izanik egin duen eta egingo duen hori. Bertan edozein eskola aurkeztu daiteke, aurreko proiektutan bezalaxe (publikoak eta itunpekoak). Goierri bailaran gehienak kokatzen dira: Ataun, Beasain, Itsasondo, Gabiria, etab.

Irakasleriaren gaitasun digitala:
     Irakasleriaren gaitasun digitalak hiru dimentsio ditu eta horien artean sortzen den guneari PLE esaten diogu. Irakasleriaren gaitasun digitala beraz, PLE batetik abiatuta lortu daiteke, hau da, gune pertsonal batetik.


      Beste metodologia batzuk ere badaude, horien artean: SETT, SAMR, DIGCOMP… Azken hau, lehen esan bezalaxe, gaitasun digitalerako Europako markoa da. Honek bost eremu jasotzen ditu, bakoitzean gaitasun desberdinak egonik, eta horietako bakoitzak hiru maila ditu. Gaitasun horiek ordea, eremu horietan aztertu ahal izateko IKANOS proiektua dago. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario