3. ETAPA: Aurkikuntzak aurkeztu



  • Zeintzuk dira zure kartografian azaltzen diren elementuak (espazioak, pertsonak, erlazioak, etab.)? Zergatik erabaki duzu horiek sartzea eta zer esaten dute zure ikaskuntza prozesuari buruz?
  • Zeintzuk dira aurreko elementuen (espazioak, pertsonak, erlazioak, etab.) artean sortu dituzun loturak?
  • Demagun zure kartografia hezkuntza arautuaren (unibertsitatea, kontserbatorioa, etab.) eta ez arauturaren (lagunak, irteneteko foroak, elkarteak, etab.) inguruko elementuak jasotzen dituela; zeintzuk lirateke esparru batetik bestera transferitzen dituzun elementuak, ikaskuntza terminoetan? edo beste era batean esanda, nola konektatzen du kanpokoa eta barrukoa, eta alderantziz?
  • Zer erabaki duzu zure kartografian ez sartzea? Zergatik?
  • Zein da ateratzen duzun gogoeta kartografia lan hau egin onodren, etorkizunean izango duzu maisu edo maistra lanbiderako edo zereginerako?

Kartografian egiteko erabili ditudan argazkiak txikitakoak dira, zeren eta ezin izan dut gaur egungo argazkiak ipini. Horregatik 0.etapan argazki aipagarrienak ipini ditut. Nahiz eta argazki hauetan argertzen diren pertsonak gaur egun behar-beharrezkoak dira niretzako.

Kartografiaren erdialdean bihotz bat egin dut, haren barruan nire familia agertzen da. Lehenengo argazkian, nire bi osabak Javi eta Aitor agertzen dira baita ere nire neba Ortzi. Javi eta bere emaztea Marije, argazkian ez dena agertzen, beti arduratzen dira nitaz. Adibidez; iaz matematika gainditzeko Javiren lagutza eduki nuen. Gaur egun, euskarari buruz dakidan guztia nire izeba Marijeren laguntzarekin ikasi dut. Aurten euskara perfila ateratzeko ideai daukat eta bera nire alboan dago helburu hau lortzeko.

 

Nire osaba Aitor, niretzako pertsona ikaragarria da. Arazo bat dudanean berarengana joaten naiz, oso ondo ulertzen didalako eta aholkuak ematen dizkidalako. Txikitatik harreman estua daukagu eta nire bizitzan zehar aitaren rola bete egin du.

Nire neba Ortzi ikusi daiteke argazki guztietan agertzen dela, niretzako pertsona garrantzitsuena da. Beti egon da nire ondoan, elkarrekin edo bata bestearengatik ia gauza gehienak ikasi ditugu. Gaur egun harreman estua daukagu eta arazo bat edukiz gero elkar laguntzen dugu.


Uretan gauden argazkian nire ama, Arantza, agertzen da, NIretzako eredu bat da, oso harro nago berataz beti nire alboan egon delako eta asko maite dut. Egia da, askotan eztabaidatzen dugula baina adin honekin normala da horrelako gauzak gertatzea.

                                   
Bihotz barruan geratzen den argazkian, nire aitona Jesus dago. Nire gurasoak banandu eta nire amona Nieves hil zirenetik, berak denbora libre zeukanean gurekin egoten zen euskarri bat izaten. Gaur egun, beste atal batean aipatu dudan bezala politika eta futbol arloetan dakidan ia guztia berak erakutsi dit.


Bihotzaren inguruan beste argazki batzuekin topatzen gara, goian daudenak ikastolari edo unibertsitateari erreferitzeko erabili ditut. Nire ustez, ikaskideek asko lagundu didate gaur egun dakizkidan gauzak ikasteko. Esatebaterako, talde lana egiten dugunean bere irtiziak entzuten edo zailtasun batekin topatzen dudanean beraien laguntza eskaintzen.



                                                                        
Ikastolatik kanpo ezagutu ditudan lagunak, baita ere, lagungarriak izan dira. Behean, eskuin aldean,bi argazki ikusi ahal dituzue. Egia da, gaur egungo lagun askok ez direla argentzen, baina horrek ez du esan nahi ez direla behar-beharrezkoak nire bizitzan.

                                                                                                                                                    

                                                                                                                                                                                                       

Azkenik, beste aldean hitz batzuk daude (jolasak,abestiak, EITB, zinema, ipuinak, kirol…) niretzat aipagarriak dira eta. Gauza horien esker asko ikasi bait dut. Aurten musika eta plastika ikasgaiak ditugunez, ohartu naiz oraindik gauza asko ikasi behar ditudala horien bitartez. Batzuetan pentsatzen dugula helduak garela eta horrelako gauzak ez direla aproposak guretzako, baina erratutak gaude.

Egia da, falta direla gauza asko zeren eta askotan ez gara ohartzen zer gauzetaz ikasten dugun. Adibidez, familia barruan jende asko falta da, baina saiatu naiz gaur egun nire alboan daudenak aipatzen eta laguntzen ari didatenak ikasketak aurrera eramaten.Ezinezkoa da lagun guztien argazkia ipintzea, horregatik nahiago izan dut txikitatik nire alboan egon direnak aipatzea, nik izan ditudan lehenengo harremanak izan direlako. Baita ere ezin izan dut nire txakurraren argazki bat ipini horrexegatik 0.etapan ikusi ahal diozue, benetan pena merezi du!!

Azken finean. nire helburua izan da hitzen bitartez plasmatzea askotan ez garela ohartzen zenbat ikasten dugun inguruan ditugun gauzekin.




No hay comentarios:

Publicar un comentario