0.ETAPA: Datuak jaso

  • Nola egin zenuen lehenengo saio presentziala baino lehen zure ikaskuntza esperientziaren ebidentziak sortzeko?
  • Taldeka edo banakako estrategiaren bat erabili al zenuen ebidentzia horiek sortzeko garaian? Zein izan zen estrategia hori? Agian argazkiak atera zenituen? Nori? Nora? Zergatik argazki horiek?
  • Bildu eta erakutsi ebidentzia horien jasoketa.
  • Nola deskribatuko zenituzke egun horiek ebidentziak sortzen, ikaskuntza terminoetan?
  • Zer ikasi duzu horrelako ikerketa fase batean murgilduz?
Egia esanda azaldu egin zuenean zer egin behar genuen lehenengo ariketan ez nekien nola hasi. Bururatu zitzaizkidan lehenengo gauzak txikitan nire buruarengan eragina izan zutenak izan ziren, adibidez; familia, marrazki bizidunak, jolasak, eskola… Gero azaldu zidaten hobe zela esatea  gaur egun zeintzun dira niretzako nire  ikaskuntza esperientzialak.

Orduan, asteburu horretan, Gasteizera joan nintzen eta zer gauzetaz ikasten nuela behatzen saiatu nintzen. Sekulako gauzetaz ohartu nintzen eta oso baliogarriak izan dira tailer honi aurre egiteko.

Adibide bat jarriko dizuet; larunbatetan nire aitonaren etxera joaten naiz eta berarekin gosaltzen dut. Beti egunkaria hartzen dugu eta elkarrekin irakurtzen eta komentatzen ditugu albisteak. Normalean politika eta futbola dira gai nagusiak, ariketa honen bitartez konturatu nahiz nik dakidan ia dena gai hauetaz nire aitonarengadik ikasi egin ditudala.







Baita ere, ariketa hau egiten konturatu naiz beste iturri garrantzitsu bat gaur egun nire bizitzan nire ikaskideak direla, haiekin batera gauza berriak ikasten ari naiz eta. Kartografian ezin izan dut argazki hau ipini eta beharrezkoa iruditu zait aipatzea:


Hurrengo bi argazkiak aproposak direla iruditu zaizkit. Batean ikusi daiteke leku ikaragarri bat, egun txarra daukadanean hara joaten naizela pentsatzera eta lasaitasuna behar dudanean baita ere. Beste argazkian nire txakurra Lur agertzen da, gaur egun behar-beharrezkoa da nire bizitzan. Honetaz ohartu nintzen etxetik kanpo ikastera joaterakoan.
Ikerketa fase hau egitean, nire bizipen hauek garrantzitsuak izan direla nire nortasuna osatzeko konturatu naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario