Anderren kartografia: taldean hautaturikoa
Anderren
kartografiaren hautatzearen arrazoi nagusia, kartulina horren atzean
dagoen istorioa izan da. Jarraian azalduko dut Anderrek nola sailkatu
dituen bere ebidentziak:
Hasteko,
esan behar da, kartulinaren ezkerraldean ageri den haurra bera dela,
honekin batera komikietan agertzen diren bunbuiloak sortu nahi izan
ditu, bertan ebidentziak azalduz. Anderrek, nahiago izan zuen irudi
horietako bakoitza marraztu eta margotzea bere ebidentziaren tartekoa
baita hauxe bera ere.
Kartulinaren
goikaldean, aitona irudikatu du eta alboan bere etxebizitza,
baserria. Hauek, egunero joaten ziren baserrira, eta beraz Anderrek
oso harreman estua zuen aitonarekin, honengandik gauza ugari ikasi
baitzituen; batez ere, baratzean lanean ibiltzen eta aitonaren
kontakizun anitzak entzuten. Aitona, bere ikaskuntzaren oinarri
izanik, gaur-egun izugarri dakizki baserriko inguruari buruz (uzta
noiz landatu eta bildu, noiz ureztatu...). Anderren ustetan, oso
erabilgarria da gure bizimoduarekin zerikusia duten gertuko gauzak
ikas ditzagun, horrela errealitatera gehiago hurbiltzeko aukera
ematen baitu honek.
Honen
azpian, idazmahai bat margotzea erabaki du, nolabait bere ikaskuntza
teorikoa errepresenta dezan, izan ere denbora ugari pasatzen du
bertan, eta honi esker ere gauza ugari ikasteko aukera izan du.
Gainera, honekin lotuta, telefono bat irudikatu du, txikitan izugarri
erabiltzen baitzuen hau, lagunekin geratzeko edota etxerako lanen
inguruan galdetzeko adibidez. Gaur egun ordea, azaldu du, whatsapp
eta antzeko sare-sozialak erabiltzen dituela lagunekin harremanetan
jartzeko.
Halaber,
idazmahaiaren eskuinaldean "GOOGLE"-ren logotipoa irudikatu
du, gaur-egun interneta edonoren esku baitago, eta klik baten
bitartez, informazio asko eskuratzeko aukera izaten baita. Beri, oso
erabilgarria suertatu zaio, esaterako bere intereseko gaien inguruan
informazio gehiago bildu ahal izateko. Hori guztia esateaz gain,
irakasle izaterako garaian ere oso erabilgarria izan daitekeela esan
du tresna hau, egun, ate ugari irekitzen baititu honek.
Azken
honen eskuinaldean, hegazkin bat errepresentatu nahi izan du hurrun
dauden lagunak irudikatze aldera, lagun ingelesak batez ere. Anderrek
aipatu du, nahiz eta ez den oso trebea hizkuntza honetan, gauza asko
ikasi izan dituela beraiekin komunikatzerako garaian, baina baita
kultura eta gizarte aldetik ere.
Gainera,
auto baten silueta ikusteko aukera ere badugu, marrazki horien
artean, hau bere hobby-tzat baitu Anderrek. Kotxeak ikaragarri
gustuko ditu eta honen alorrean ordu ugari igarotzen ditu irakurtzen,
bideoak ikusten edota aldizkariak gainbegiratzen. Hala eta guztiz
ere, aipatu nahi izan du, gustuko duen zerbaitetan denbora igaro
ezkero, izugarri aberasten duela norbanakoa.
Amaitzeko,
gurpildun aulki bat marraztu du. Ebidentzia hau nahiko pertsonala
izan da Anderrentzat. Hauexek izan ziren bere hitzak: "Egun
batean, polikiroldegian nengoela, gizon bat hurbildu zitzaidan eta
kirola egiteko gai nintzen galdetu zidan, hankan lesio bat nuelako.
Nik baietz erantzun nion, ez nuela inongo arazorik eta pertsona
normal batek egin zezakeen guztia egiten zuela azaldu nion. Gizonak
ordea, temati jarraitu zuen berearekin esanaz, kirola ere egin
zitekeela gurpildun aulki baten gainean, nik ordea, ezetz esan nion,
gurpildun aulkia alde batetara utzi eta gai nintzela kirola era
normalean praktikatzeko."
Halaber,
Anderrek azaldu digu bere gorputza aktibo mantendu ezean, gurpildun
aulkian gera daitekeela, eta beraz, amorerik ez ematen irakatsi diola
gertakizun honek. Zerbait lortu nahi ezkero, esfortzua eginez lor
daitekeela adierazi du honek eta bizitzan, eta beraz ez dela inoiz
amore eman behar, aurrera jarraitu eta norberak nahi duen helburuak
lortzera irits daitekeela.
Jarraian,
Anderrek gainerako taldekideei emandako azalpenen zenbait argazki-->
No hay comentarios:
Publicar un comentario