Amara Berri


 Itzaldi honen xede nagusia, hedabideek gure egunerokotasunean duten garrantzia azpimarratzea izan da. Hizlariak aipatu du, hedabideei buruzko ezagutza eskasa izanik, mundu hau ikertu eta “Amara-berri”-ren proiektua abian jarri zuela.


    Azpimarratu nahi izan du, ikastetxean hedabideak uneoro edozeinen eskura daudela, eta eskolako web orria dela oinarrizko tresna. Gainera, hedabideek haurren ikaskuntzan izugarrizko garrantzia dutela dio; modu honek, aukera ematen baitu eskolan egindako guztia zabaltzeko.

Baina zein da Amara-Berri sistemaren funtzionamendua? 

     Amara Berrik, sare baten moduan funtzionatzen du. Donostin guztira bost zentro daude proiektu honetan oinarrituz beren heziketa aurrera eramaten dutenak guztietan irakaskuntza berdina izanik. Gainera, Euskal Herrian, 20 eskola daude guztira sistema jarraitzen dutenak; horrez gain, esan, Katalunian, Kantabrian eta Kanariar irletan ere abian jarri dutela. Sistema honek Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapa guztiak biltzen ditu.

     Nahiz eta jadanik sistema honen ezaugarriak gizartean zabalduak dauden, sistemaren bereizgarritasunak honakoak dira: haurrek ez dituzte klase magistralak jasotzen, hau da, txokotan lan egiten dute. Noizbehinka lan indibiduala izaten bada ere gehienetan kolektiboa izaten da. Modu honetan, proiektu desberdinak aurrera eraman eta proiektu guztien baturak curriculum-a osatzen du.

    Gainera, garrantzitsua da aipatzea, testu libururik ez dela existitzen, gauza guztiak modu praktikoan ikasten dituzte ikasleek: “Eginez Ikasi”. Horrez gain, lana departamentuetan banatzen da, matematika, hizkuntza, musika…departamentuak daudelarik. Halaber, bereizgarritasun nagusia adin-nahasketa izaten da, izan ere, ikasleak zikloka lan egiten dute, helduek txikienei irakatsiz eta ekintza guztien dinamizatzaileak izanik. Liburutegiak eskolan garrantzi izugarria du, lan askoren hasiera liburuetan hasten bada ere, amaiera hedabideen eskutan geratzen delako. Hau guztia aipatzeaz gain, garrantzitsua da esatea, egiten duten lan guztiek benetako zentzu edo irteera izan behar dutela; ikasleak egiten duen guztia beran nahi duelako egiten baitu.

Hortaz, zeintzuk dira eskolako hedabide nagusiak?

     Telebista, prentsa, irratia eta txikiweb-a. Hedabide hauen xedea, gelan egiten den lanari zentzua ematea da, honi esker, haurra teknologia munduan barneratzeko aukera ere ematen du; beraz, esan dezakegu, tresna bikaina dela IKT-ak ikasteko (ikasle-ikasle irakaskuntza). Ikasleek beren arteko irakaskuntza burutzen duten aurren, irakaslearen lana ere ezinbestekotzat jotzen da, izan ere, irakaslea izaten da bideratzaile nagusia. Katea okertzean edota desbideratzean, irakasleak antolaketan, alde teknikoak hobetzen eta bereziki alde gizatiarra bideratzen laguntzen du.

      Halaber, Amara-Berri sisteman, nahiz eta ebaluazioa aurrera ematen den, autoebaluazioa ere oso garrantzitsua izaten da ikaskuntzaren prozesurako. Azken finean, ikasleak jarduera bat egin orduko egiten duten kritika baita: zer iruditu zaizue? Nola sentitu zarete?... hobetzeko kritika eginez. Beraz, irakasleak bere ebaluazioa burutzerako garaian, haurrek aldez aurretik burututako autoebaluazioa kontuan hartzen du. Hala ere, hedabideetan egiten den lana ez da ebaluatzen.
Hedabideekin jarraituz, zera aipatu du, ikasleak hedabideetatik sei aldiz pasatzen direla kurtsoan zehar, bi aldiz jarrian, hau da hamabi aldiz guztira, honekin zera ziurtatzen dute, ikasleek alderdi teknologikoa nahi gabe ikastea. Lehen aipatu bezala, hedabideak lau dira:
1.Telebista: ikastetxean zirkuitu itxi bat dute, eta telebistan grabaturikoa eskolan bertan ikusten dute.

2.Prentsa: albistez, inkestaz, “kontu-kontari”, “saski-naski”, etab.-ez osatutako atalak jasotzen ditu. Benetako kazetari sentitzen dira. Horrez gain, egunkaria interneten ere txertatzen dute. Prentsak hiru hizkuntzak jasotzen ditu: euskara, gaztelania eta ingelesa.

3.Irratia: zuzenean auzo osoan entzuten da. Interneten ere entzun daiteke irratia, hau web orria egiten dutenek sartzen dute.


4.Txikiweba: web orri bat da, bertan haurrak argazkiak kokatzen ikasten dute, hautatzen, etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario