Besteenak

Arkaitz:
Arakaitzek bere ikaskuntza-prozesua, kartulina more batean, marrazki eta hitzen bidez irudikatu du. Kartulina morea izateko arrazoi nagusia, berdintasunaren kolorea dela da. Ebidentziak azaltzeko, bera erdian marraztua agertzen da eta bere inguruan, baloi bat, liburuak, sare sozial batzuen logotipoa, 2 mutil, telebista bat eta adin desberdina duten 3 pertsona.
Familia irudikatzeko arrazoia honek transmititu dizkion baloreak dira, hala nola, errespetua, berdintasuna… eta hauei garrantzia eman dizkie. Baloiak, bere kirol gogokoena irudikatzen du; saskibaloia. Saskibaloiak konfiantza ematen dio Arkaitzi eta honi esker, lagun berri asko egin dituela azaldu digu. Liburuei garrantzi handia eman dizkio, txikia zenean sormen haundia zuelako eta bere historia propioak asmatzen baitzituen. Sare sozialen logotipoa jartzeko arrazoia, hauek honen bizitzan duten garrantzia izugarria dira, asko erabiltzen baititu Whatsapp-a, Facebook-a, Twiterra… Arkaitzek lagun berri asko egin ohi ditu interneta baliatuz. Lagunek, konfiantza, naturala izateko joera.. transmititu diete eta azkenik, telebista irudikatzeko arrazoia, honi esker ikasi dituen hitzak eta ikasi duen hizkuntza, hau da, ingelesa, irudikatu nahi izan du.


IMG-20161007-WA0031.jpg


Nora:
Norak bere ikaskuntza-prozesua azaltzeko, kartulina batean argazki, hitzak eta esaldiak jartzea erabaki du. Kartulina barruan dauden ebidentziak ikusteko, lehenik, atea ireki behar dugu. Atea irekitzeko giltza beharrezkoa denez, giltz bat marraztu du. Berak esan digun bezala: “ni naiz nere bizitzako giltza.” Lagunak eta familia oso garrantzitsua dira beretzat eta nahiz eta hauek, hainbat balore transmititu dizkieten Norari, bera da bere bizitzaren erantzule eta berak erabakitzen du beti.
Egiturari dagokionean, jerarkikoki egitea erabaki du. Horretarako, bere familia erdian jarri du, bere bizitzaren sustraiak direlako. Honen inguruan, lagunak, musika, mutil laguna, bere hobia, snowa eta dantza jarri ditu ebidentzia gisa.
 
Lagunek, askatasuna, bizipoza, konfiantza, adiskidetasuna, eskuzabaltasuna, momentu politak, laguntza, pazientzia, euskarria…transmititu diote. Mutil lagunarekin benetako maitasuna eta hainbat leku desberdin ezagutu ditu, bidai desberdinak direla eta. Dantzari inportantzia handia eman dio bizitzeko ezinbestekoa delako beretzat. Dantzako andereñoa da eta mundu honetan, 14 urterekin hasi zela kontatu digu.


IMG-20161007-WA0036.jpg


IMG-20161007-WA0035[1].jpg
Miren:

Mirenek, argazkiak erabili ditu bere ebidentziak azaltzeko. Erdian, bere amaren eskuak jarri ditu, hemendik asko ikasi baitu. Inguruan, kaleen izenak, kartelak, pegatinak, informazio puntuak, liburutegiak, irratia, liburuak, lan kontratua… jarri ditu. Hauek jartzeko arrazoia, edozein momentu eta tokitan ikasten duelako izan da.

Lan kontratuari garrantzia handia eman dio, pertsona bezala asko ikasi duelako lanari esker, ardurak hartzerako orduan. Gainera, kanpoan 6 urtez bizitzen egon zen eta honi esker, autonomo bezala bere burua aurrera ateratzen ikasi zuen. Naturari ere garrantzia eman dio, hemendik gauza anitz ikasi dituelako.

Eskola kanpoan uztea pentsatua zuen berarentzat ez delako esanguratsua izan baina leku txiki batean jartzea erabaki du azkenean. Hau guztia biltzeko, armi arma sarea erabili du, hemen barruan gauza gehiago sartzen dituen bitartean.


IMG-20161007-WA0034.jpg
Diana:
Dianak bere ikaskuntza prozesua kartulina batean, globo eta argazki bidez irudikatu du. Bertan agertzen diren balore eta dena delakoak, taldean komentatutakoak izan dira. Dianak, lagunak, familia, hezkuntza, kultura eta kirola bereiztu ditu.
Kartulinaren azpialdean, emakume bat marraztu du eta honen inguruan hainbat esaldi; “Se una niña con espíritu, una mujer con actitud, y una dama con clase”. “Zoriontasuna ez da norberak gustuko duena egitea, egiten duzuna gustuko izatea baizik”. Hemendik, hainbat globo zabaltzen dira hainbat irudiekin.
Lehenengo globoan, bere familiari egin dio erreferentzia. Etxean baloreak, babesa, konbibentzia, pasioa… helarazi dizkiote. Argazkietan, gurasoak, ahizpa, lengusu lengusinak, aiton amonak, izeba eta bere Britaniako familia agertzen dira.
Globoaren azpian, “Sujetate fuerte de tus sueños, la esperanza en ellos te mantendrá arriba” esaldia idatzita dago.
Hurrengo globoan, hezkuntzari erreferentzia egiten dioten argazkiak agertzen dira. Dianak dio, eskolan beti ikasi duela talde lanean eta hemen konpromezuaren garrantzia ikasi duela. Globo honetan, txikitako argazkiak, eskolako taldea, DBH-ko argazkiak, eta Ingalaterran begirale bezala egon zeneko argazkiak agertzen dira. Dianari, haurrek bizi poz handia ematen diote eta hauek oso garrantzitsuak dira bere bizitzan. Azpian, Carolina Herrerak esandako “La educación es el principal vestido para la fiesta de la vida”.
Kirolari dagokionean, honek berebiziko garrantzia du eta era guztietako kirolak egin ditu. Domina asko lortu ditu bere bizitzan zehar baina garrantzi handiena duen kirola, judoa da. 6 urte zituela hasi zen kirol honetan eta gaur egun, jarraitzen du. Entrenadorea bere bigarren aita bezala izango balitz kontsideratzen du. Txapelketak erronka handia izan dira beti Dianarentzat, konpromezua eta disziplina lantzeko. Honen gainean, “El que tiene interés, busca el camino, el que no, busca excusas” esaldia jarri du.
Azkeneko globoan, kulturari dagozkion argazkiak jarri ditu, bidaietako, liburutegietako…argazkiak jarriz. Kulturak gauza handiak transmititu dizkio eta horregatik jarri ditu, etxeko liburutegia, bidaietako gauza ugari…. Guzti honek, pertsona bezala asko zabaldu dio.




No hay comentarios:

Publicar un comentario